Oporretako argazkien artean bi bazkide txartel zozketatuko ditu Anaitasunak

Anaitasunak, iaz bezala, 2017-18 denboraldirako bi bazkide txartel zozketatuko ditu sare sozialen bitartez jasotako oporretako argazkien artean.

Anaitasunaren irudia eta kolorea ondoen erakusten duten oporretako bi argazki sarituko dira. Zozketa abuztuaren 25ean egingo da, beraz, argazkiak lehenago bidali beharko dira. Zozketan parte hartu nahi duenak Anaitasunaren sare sozialetan publikatu beharko du argazkia, hau da, Facebook, Twitter edota Instagram kontuetan. Horretarako, Anaitasunaren kontua aipatu #AupaGorrixek traola erabili beharko da argitalpenean.

Kuotak mantenduko dira

Aurreko denboraldian bezala, 2017-18 denboraldian ere bazkideen kuotak mantenduko ditu klubak. Denboraldi berriko bazkide kanpaina abuztuaren 12an jarriko da martxan, eta ordutik aurrera egongo da Anaitasunako bazkide egiteko aukera. Egun horretan, Xabier Sagarzazuren omenezko XX. Andra Mari Futbol Sariari dagokion neurketa jokatuko dute Anaitasunak eta Beasainek.

Hemen, 2017-18 denboraldiko bazkide kuotak:

Bazkideak