Sergio Barquero atzelaria, bosgarren fitxaketa
Sergio Barquero Miguel (Lasarte, 1995) Anaitasunak 2017/18 denboraldirako egin duen bosgarren fitxaketa da. Tolosa taldetik dator, eta erdiko eskuin atzelari postuan jokatzen du.
Gaur arratsaldean aurkeztu du Josu Juaristi kirol arduradunak Barquero Txerloian. Jokalariak instalazioak ezagutzeko aukera izan du, eta Anaitasunako kamiseta lehen aldiz jantzi du lasartearrak. Ostadar taldean egin du orain arteko futbol ibilbide nagusia, baina pasa den denboraldian Tolosa taldearekin Hirugarren Mailan aritu zen atzelaria.