Julen Iriarte aurrelaria, laugarren fitxaketa

Julen Iriarte Villanueva (Azkoitia, 1991) Anaitasunak 2017/18 denboraldirako egin duen laugarren fitxaketa da. Zamudion aritu ostean, berriz ere etxera dator Iriarte aurrelaria.

IriarteTxiki

Josu Juaristi kirol arduradunak gaur goizean aurkeztu du Julen Iriarte Txerloian. Futbolean Anaitasunan hasi ostean, Eibarrerako bidea hartu zuen aurrelariak, eta harrezkero Laudio, LogroƱes, Mallorca B, Real Union eta Zamudio bezalako taldeetan aritu da aurrelari azkoitiarra. Ibilbide luze horren ostean, berriz ere etxera itzultzeko erabakia hartu du Iriartek. Aurreko lerroa indartu du, beraz, Anaitasunak Iriarteren fitxaketarekin.