Mikel Arruti atezaina, lehen fitxaketa

Mikel Arruti Rezabal (Orio, 1991) da Anaitasunak 2017/18 denboraldirako egin duen lehen fitxaketa. Orioko atezainak urtebeterako kontratua sinatu du Anaitasunarekin.

IMG 8281

Gaur arratsaldean Txerloian aurkeztu dute atezaina Josu Juaristi kirol zuzendariak eta Igor Quindos entrenatzaileak. 1,84 metroko garaiera du atezain oriotarrak. Arrutiren ibilbidea luzea da. Jubenilen Ohorezko Mailan Antiguokon aritu zen, 2006tik 2009ra bitartean. Ondoren, atzerrira egin zuen jauzia, Eskoziara hain zuzen. Glasgowko Celtic taldean probak egin ondoren, Petershill taldean, Eskoziako Hirugarren Mailan aritu zen 2009/10 denboraldian.

Handik berriz ere Euskal Herrira itzuli zen. C.D. Rotetan aritu zen lehenik, 2010eko irailetik abendura bitartean, baina urtarriletik ekainerako bitartean Zumarragako Urola K.E. taldean jokatu zuen. Azken bost denboraldietan Hirugarren Mailan aritu da Arruti, C.D. Pasajes taldean hain zuzen.