Euskalduna hartzeko zerrenda (Larunbata, 16:30)

Ligako bosgarren jardunaldiko neurketa izango du bihar Anaitasunak Txerloian arratsaldeko 16:30etatik aurrera. Azken hiru neurketak jarraian irabazi ostean, goiko postuetan kokatu da eta hor jarraitu nahi du taldeak ahalik eta denbora gehien. Bihar Andoaingo Euskalduna taldea jasoko du eta Anaitasunak bezalaxe 10 puntu batzea lortu du mailara igo berri den talde honek.

Partida gogorra eta estua espero da beraz bihar. Anaitasunak aste honetan ere lau lan saio burutu ditu eta gaur ezagutu da Igor Quindos entrenatzaileak zein 18 jokalari deitu dituen Euskaldunari aurre egiteko.

Hemen zerrenda:

Atezainak: Asti, Xuban

Atzelariak: Landa, Markel, Unai, Zulaika, Izagirre, Rubio

Erdilariak: Beitia, IƱigo Arzalluz, Aramendi, Elorza, Mikel Pastrian, Ioannes, Xabi Soraluce

Aurrelariak: Mikel Arzalluz, Mendizabal, Ander