Jarraipena emateko asmoarekin Ordiziara (Larunbata, 16;00)

Ohorezko mailako taldeak Ordizian jarraitu beharko du bere maila erakusten. Etxean egin beharreko lanak maila handian bete ditu eta orain Txerloiatik urrun lehen hiru puntuak batzea dute erronka nagusiena.

Aste honetan ere lau lan saio burutu ditu Igor Quindosen taldeak. Azkena gaur arratsaldekoa izan da eta berehala jakinarazi du gorrixen entrenatzaileak Ordiziako partidara eramango dituen 18 mutilen izenak.

Hemen zerrenda osoa:

Asti

Etxeberria

Markel

Landa

Unai

Zulaika

Izagirre

Tomao

Beitia

I. Arzalluz

M. Pastrian

Elorza

Aramendi

Ander

A. Pastrian

M. Arzalluz

Ioannes

Mendizabal