Txerloian hitzordua (Larunbata, 17:00)

Ohorezko mailako taldeak Errenterian puntu bat batu zuen pasa den asteburuan eta orain Liga etxera etorriko da. Txerloian Hernani hartuko dute Igor Quindosen mutilek eta exijentzia handiko beste partida bat izango dute aurretik. Pasa den astean 1-3 galdu zuten hernaniarrek aurtengo denboraldian goian ibiliko den beste talde baten aurka, Oiartzunen aurka.

Gureek bi partida izango dituzte orain jarraian etxean, eta ahalik eta azkarren goiko postuetan lotzeko aukera ezinhobea izango dute Quindosen mutilek zaleen aurrean. Aste honetan ere lau lan saio burutu dituzte eta gaurko entrenamenduaren ostean jakinarazi du gorrixen entrenatzaileak Hernaniren aurkako partidarako zerrenda zein izango den.

Hemen zerrenda:

Atezainak: Xuban, Etxeberria

Atzelariak: Markel, Tomao, Zulaika, Izagirre, Rubio

Erdilariak: Unai, Landa, M. Pastrian, I. Arzalluz, Elorza, Aramendi, Beitia

Aurrelariak: A. Pastrian, Ander, M. Arzalluz, Mendizabal