Egoitz Arana, Ohorezko mailako taldearen fitxaketa berria

Egoitz Arana Aizpuruk (Zarautz, 2002) Anaitasunan jokatuko du.

C.D. Anaitasuna eta Arana akordio batera iritsi dira, azken honek datorren denboraldian Anaitasunan joka dezan. Zarauztarrak, gorrixen atea defendatuko du 2019-20 denboraldian geratzen diren hilabeteetan. Aranak, Zarautzen igaro zuen infantiletako lehen urtea, ondoren, 2014-15 denboraldian Real Sociedad-ek fitxatu zuen eta han bertan eman ditu azken urteak. Lehengo denboraldian, Euskal Selekzioak deitu zuen 19 urtez azpikoko taldearekin joka zedin. Talde txuri-urdinetik utzita etorri da 17 urteko gaztea. Ongi etorri, Egoitz!

Josu Juaristi Zuzendaritzako kirol arduradunak aurkeztu du Arana Txerloian, eta ondoren bere taldekide berriekin burutu du, anaitasunako bere lehen entrenamendua.