Lur Bereziartuak Anaitasunan jokatuko du

Lur Bereziartua Nazabalek (Eibar, 1999) Anaitasunan jokatuko du datorren denboraldian.

C.D. Anaitasuna eta Lur Bereziartua akordio batera iritsi dira, azken horrek datorren denboraldian Anaitasunan joka dezan. Zelai erdiko jokalaria da Bereziartua, eta S.D. Eibar taldeko harrobian egin ditu alebin mailatik jubenil mailara arteko urte guztiak; senior mailako lehen denboraldia, ordea, Zaldibarko (Bizkaia) C.D. Zaldua taldean egin du. Datorren denboraldian alkondara gorriarekin arituko da Txerloian.

Josu Juaristi Zuzendaritzako kirol arduradunak gaur aurkeztu du Lur Bereziartua Txerloian.

Lur-eta-Txiki