Batzar nagusia eta Gorrixen Egune, ekaineko azken astean

Anaitasunak denboraldi amaierako batzar orokorra eta bazkaria egingo ditu ekainaren azken astean.

Batzar orokorra, ekainaren 26an

Ekainaren 26an, asteazkena, izango da Anaitasunaren aurtengo Ohiko Batzar Orokorra. Batzarra Elkargunean izango da, 19:00etan, eta bertan denboraldi honetako eta datorreneko hainbat puntu izango dituzte aztergai Zuzendaritza Batzordeko kideek. Denboraldiko laburpena ere egingo da batzarrean. Klubaren arlo ekonomikoak, antolakuntzaren arloa eta arlorik garrantzitsuena, kirol arloa, aztertuko dituzte bazkide eta gurasoen aurrean. 2019-20 denboraldirako helburuak eta ikuspegi orokorrak ere azalduko dituzte. Bazkideei eta bazkide ez direnei batzarrera bertaratzeko eskatu nahi die klubak.

Batzar-Orokorra 2018

Gorrixen Egune, ekainaren 29an

Anaitasunan jokatutako guztien omenez eta aurten lortutako balentriak eskaintzeko, meza egingo da hasteko Parrokian. Behin meza amaituta, 14:00etan, bazkaria izango da Joseba Jatetxean. Bazkaria amaitutakoan, berriz, urteroko sari banaketa egingo da: talde bakoitzean gol gehien sartu dituen jokalaria eta denboraldian zehar gehien nabarmendu den jokalaria sarituko ditu klubak. Urtero bezala, omenaldientzat eta bestelako momentu alaientzat ere izango da tartea bazkalostean.

Joseba-Gorrixen-Egune