Neskek Kopa jokatuko dute

Euskal Ligako neskek XXIV. Euskal Federazio Kopa jokatuko dute. Gaur, osteguna, egin dute Kopako kanporaketen zozketa, eta Anaitasunako neskek Leioako Emakumeak taldearen aurka jokatu beharko dute Sarriena zelaian.

EUSKAL-FEDERAZIO-KOPA 2019

Maiatzaren 18an edo 19an jokatuko dute gure neskek Leioako Emakumeak taldearen aurkako Kopako partida, Sarriena futbol zelaian. Final zortzirenetan hasiko dute txapelketa gure neskek. Kanporaketa partida bakarrera jokatu dute Kopa gorrixek, eta aurrera eginez gero, Derio-Eibar kanporaketako irabazlearen aurka jokatu beharko dute. Balizko finala ekainaran 15ean jokatuko da, Laudioko (Bizkaia) Ellakuri zelaian.

Aurkaria gehiago ezagutuz

Leioako Emakumeak taldea Anaitasunaren maila berean aritu da aurten. Hirugarren postuan amaitu dute bizkaitarrek Emakumezkoen Euskal Liga. Duela gutxi neurtu zituzten indarrak, gainera, gureek eta Leioako Emakumeak taldeak, Txerloian. Bizkaitarrak bat eta hiru nagusitu ziren Azkoitian. Leioan, berriz, azken unean galdu zuen Anaitasunak, bi eta bat. Neurketa bat falta dute leioarrek liga txapelketa amaitzeko. Une honetan 60 puntu dituzte, 62 gol egin diuzte eta 36 jaso. Maila handiagoko aurkaria izan arren, aukerak izango ditu Anaitasunak final laurdenetan sartzeko.