Ander Arabaolaza

AnderArabaolaza
 

ELKARRIZKETA

Zergatik hasi zinen Anaitasunan jokatzen?

Txiki-txikitatik futbola nirekin egon den gauza bat izan delako. Hasi Plaza Berriko paretetan eta gaur Anaitasunako lehen taldera iritsi arte, gauza asko eman dizkidan kirola izan da futbola. Kirola baino zerbait gehiago izan dela esan nahiko nuke

Zure familiakoren batek jantzi al du "Kamixeta gorria"? Nork?

Bai, aitak. Nahiz eta oñatiarra izan, hango kamiseta janzteaz gain hemengo gorrixe ere jantzitakoa da

Taldean daramatzazun urte hauetan zein izan da gehien markatu zaituen entrenatzailea?

Aurtengoa hamaikagarren denboraldia da Anaitasunan, eta esan beharra dut entrenatzaile asko izan ditudala. Askok esaten duten bezala egia da denekin ikasten dela zerbait, baina zenbait kasutan, zerbait hori, ez da futbola izan. Zeinek markatu nauen gehien? Nirekin konfidantza izan duten entrenatzaileekin oso ondo sentitu naiz, eta entrenatzaile denengatik, normala den moduan, ezin dut gauza bera esan. Nik uste dut entrenatzaile onak bere jokalariekin eta hauen gaitasunekin konfidantza izan behar dutela. Batzuekin garrantzitsua sentitu naiz eta beste batzuekin ez. Nirekin eta nire gaitasunekin konfidantza izan duten entrenatzaileak izan ditut eta hauekin garrantzitsua sentitu naiz. Horiekin gelditzen naiz

Ikusten al duzu zeure burua Anaitasunako gazte talde bat entrenatzen?

Ikaskirolen eta Anaitasunan entrenatzaile dauden lagunak baditut, baina nahiz eta futbola asko gustatu, ez zait talde bat entrenatzea gustuko egin. Etorkizunean batek daki

Gustatuko al zitzaizun Anaitasunako lehen taldeko entrenatzaile izatea?

Ez horrenbeste (kar, kar, kar). Ez dut nire burua horretan ikusten

Biharko egunean, futbol jokalari izateaz gain, zertan ikusten duzu burua?

Heziketa Fisikoko ikasketak amaitzen ari naiz eta espero dut maisua izatea, bestela alferrik ari gara. Hala ere, kontua dagoen bezala...

Anaitasunan bizi izan duzun unerik gozoena?

Momentu on asko. Jubenilekin Euskal Ligara igo ginenekoa, nahiz eta jokatzen ez egon Hirugarren Mailara igo zen urtekoa, lehen taldearekin egin nuen lehen urtea ere oso berezia izan zen... Baina, esan beharra dut momenturik onenak golak sartzean bizi izan ditudala. Sentsazio hori sekulakoa da niretzat

Eta garratzena?

Momentu konkreturik ez zait bururatzen. Lesioen momentuak garratzak izaten dira. Bi urtez bosgarren metatartsoa hautsi nuen oin banatan

Janari edo edari bat?

Txuleta eta Coca-Cola

Isla batera bakarrik joango bazina zer eramango zenuke zurekin?

Doraemonen poltsikoa dudarik gabe. Baliteke beste taldekideren batek hau erantzutea, baina dudarik ez horixe emango nukela. Gosea duzula? Norabaitera joatea nahi duzula? Zerbait nahi duzula? Ttaaaaak!!

Pelikula bat?

Prisioneros

Zein motatako musika entzuten duzu?

Egia esan denetik. Lasaiak, euskal kantak, juergakoak...

Ondoen eta gaizkien eman izan zaizkizun irakasgaiak?

Ikastekoak izaten diren irakasgaiak ondo eman izan zaizkit. Gaizkien Ingelesa edo Kimika

Gola sartzean, ba al duzu ospatzeko modu berezirik?

Ez. Hala ere, txikitatik gustatu izan zait pixka bat tontoarena egitea. Oroitzen naiz alebinetan jokatzen nuenean gola sartu eta Alex Bekarte eta biok tximinoarena egiten hasi ginela. Bakoitzean ospakizun desberdinak izaten ziren. Bururatutako edozein txorakeri

Maila ez profesionalean inbidia ematen dizun talderik ba al dago? Zein? Zergatik?

Ez. Nire taldearekin oso gustora eta oso harro nago. Guk dugun lagunartea eta giroa ba al dago ba beste inon?

Harrobiko gazteei zein mezu bidaliko zenieke?

Futbolean eta bizitzan umorea ibiltzeko. Momentu zailak eta gogorrak, normala den bezala, beti egongo dira, baina hauek momentu bateko gauzak izaten dira eta momentu hauetan umorea ibiltzea ezinbesteko gauza iruditzen zait. Ni horretan saiatzen naiz behintzat

Zertan hobetuko zenuke Anaitasuna?

Gaur egun Anaitasuna oso ondo dagoela iruditzen zait. Orain urte batzuk garai makaletan egon zen, baina orain ez dago kexatzeko motiborik

Inoiz eman dizuten aholkurik onena?

Aholku asko eman dizkidate bizitzan, baina orain momentuan aukeratzen lanak izango nituzke. Hala ere, badago orain dela gutxi abesti batean entzun dudan eta oso gustuko dudan esaldi bat: "Inoiz ez bizkarrik eman besarkatzaile onari"

Betetzeko duzun amets bat?

Gauza txiki asko gustatuko zitzaizkidan egitea, baina benetan gustatuko litzaidakeena biziko aspektu denetan zoriontsu izatea da

Partidua jokatu aurretik ba al duzu mania edo superstiziorik?

Komunera pare bat buelta (kar, kar, kar). Gero, behin aldagelan gaudela, kontzentratu eta nire munduan sartzen naiz momentu batez

Zure bertute nagusiena?

Umorea

Zein futbolaritan fijatzen zara zure errendimendua hobetzeko?

Futbolari asko gustatzen zaizkit. Gehiena gozatu dudana: Ronaldinho. Elegantzia gehien zutenak: Zidane eta Henry. Gustukoen nituen goleatzaileak: Eto´o eta Ronaldo (brasildarra). Bereziena: Neymar. Onena: Messi. Jokalari hauez gain David Villa ere aipatu nahiko nuke. Nahiz eta hain "galaktikoa" ez izan, bere mugimendu eta gauzak arreta handiz jarraitzen nituen. Nire idoloetako bat izan da

Jokalari bat aukeratzekotan zein aukeratuko zenuke zure talderako? Zergatik?

Ronaldinhorekin jokatzeak sekulakoa izan behar du. Jokatzen gozatu egiten du, barrea ez du sekula galtzen, eta batik bat, futbol zelaietatik kanpora crack bat izan behar du

Anaitasunan jokatzen ikusi duzun jokalaririk onena?

Egaña. Xabi Artetxe ere kapitain handia izan da urte askoan

Zein da taldeko jokalaririk presumidoena?

Beñat Landa, Iraitz Korta eta Iñigo Arzalluzen artean borroka gogorra

Gehien ligatzen duena?

Ligatu eztakit zenbat, baina saiatzen den asko dago taldean. Aukeran gehiegi (kar, kar, kar)

Barre eragilerik onena?

Tomao

Aldagelan giro onena jartzen duena?

Godoy, Tomao...

Kluba diru egoera larrian egongo balitz, prest egongo al zinateke egutegi moderno bat egiteko? (Erdi biluzik)

Noski. Ondo pasatzeko aukera dagoen bitartean edozer

Aurtengo denboraldira begira, zer eskatuko zenioke Anaitasunako jarraitzaileari?

Jendeari esango nioke orain arte ari diren bezala taldea animatzen jarraitzeko. Egia da ez ginela oso ondo hasi, baina pixkanaka buelta eman genion. Ziur nago zaleek babesten eta animatzen jarraitzen badute, momentu ederrak biziko ditugula. Talde gaztea dago, kalitate oso handikoa. Belaunaldi ona da eta denborarekin gozatzeko momentua iritsiko dela uste dut. AUPA ANAI!! AUPA HOOLINGANS ANAI!!