Asko dute jokoan Kadete mailan

Kadete Mailako bi taldek asko izango dute jokoan asteburuan. Ohorezko Kadete Neskek mailari eusteko irabazi egin beharko dute zapatu eguerdian, eta 1go Kadeteetako mutilek gauza bera egin beharko dute zapatu goizean Kopako kanporaketan aurrera egin ahal izateko.

Irakurri gehiago

Partida garrantzitsuak asteburuan, Txerloian

Datorren asteburuan partida garrantzitsuak jokatuko dituzte Senior Neskek eta 1go Erregionalek; bi partidak Txerloian izango dira. Neskak zein mutilak mailaz igotzeko borrokan sartuta dira, eta etxean balentria hori lortzeko urratsak eman nahi dituzte. Klubetik dei egin nahi diegu jarraitzaile guztiei, nola zapatuan hala igandean, gure taldeak animatzera Txerloira joateko.

Irakurri gehiago