Minutuko isilunea Ignacio Ramirez Intxaustiren omenez

Aurreko astean zendu zen Ignacio Ramirez Intxausti apaizaren omenezko minutuko isilunea egingo dute bihar, igandea, Hirugarren Mailako taldearen eta Balmasedaren arteko neurketa hasi aurretik. Ignacio Ramirez hogei urte baino gehiagoan izan zen Anaitasunaren kapilaua. Neurketa 16:30ean hasiko da. Goian bego.

Kromoak trukatzeko eta erosteko aukera

Apirilera iritsi gara; 2017ko abenduan jarri zituen Anaitasunak bere historiako lehen kromo bilduma osatzeko kromoak saltzen. Bost hilabeteren ondoren, asko dira kromo bilduma osatu dutenak, eta beste hamaika dira osatzeko kromo gutxi batzuk falta dituztenak. Hori dela-eta, klubak kromoak trukatzeko edota erosteko aukera eskainiko du aste honetatik aurrera.

Irakurri gehiago