'Argazkia Gorrixekin', azkeneko aldiz

Getxoren aurkako partidan, datorren zapatuan, Argazkia Gorrixekin ekimena egingo du klubak. Hirugarren Mailako taldeak Txerloian aurtengo denboraldian jokatuko duen azken partida dela-eta, 3 eta 12 urte bitarteko neskek eta mutilek hamaikakoan izango diren jokalariekin argazkia aterako dute zelaian bertan.

Irakurri gehiago

Sarrera doan etxeko azken partidan

Hirugarren Mailako taldeak 2017-18 denboraldiko etxeko azken partida jokatuko du datorren zapatuan. Maila galduta duen Getxo hartuko dute Txerloian Xabier Artetxeren mutilek, eta partida horretarako sarrera doan izango da. Hori bai, klubak dei egiten die zaleei Txerloira kamiseta gorriarekin joateko.

Irakurri gehiago

Somorrostro 2-3 Anaitasuna, bideoan

Hirugarren Mailari zegokion 36. jardunaldian, Anaitasunak bi eta hiru irabazi zuen Muskizko El Malecón zelaian Somorrostroren aurka. Julen Iriarte (2) eta Ander Arabaolaza izan ziren Anaitasunaren golegileak.

Irakurri gehiago