Ezin liderra menderatu

Anaitasuna CD 1
Cultural Durango 3

Iriartek Anaitasuna aurretik goizo jarri zuen, baina ondorengoa ekiditerik ez zuten lortu gorrixek

Segituan hasi zen Anaitasuna irabazten, baina Durangok ordu laurdena bete aurretik berdindu zuen neurketa Txerloian. Nagusi izan ziren sailkapeneko liderrak berdegunean, eta bigarren zatian lortutako bi golekin borobildu zuten neurketa. Bide batez, Anaitasuna kinka larrian gelditu da sailkapenean, eta asteburu honetan ez bada hurrengoan maila galdu lezake.

Irakurri gehiago

Urrats okerra Las Llanas zelaian

Sestao River 4
Anaitasuna CD 0

Sestaon jasotako porrotaren ondoren egoera zaila du taldeak. Lau jardunaldiren faltan zazpi puntura dute mutilek mailari eusteko postua

Anaitasunak porrot gogorra jaso du Sestao Riverren zelaian. Atsedenaldirako bideratuta utzi dute partida sestaoarrek bi gol eginda, eta bigarren zatian laster utzi dute erabakita. Anaitasunak lehen zati makurra egin du, eta Sestao River oso erraz iritsi da Arrutiren ate-eremura. Bigarren zatia txukunagoa egin duen arren, ez du lortu neurketan sartzerik.

Irakurri gehiago

Egoera zaildu duen porrota

Anaitasuna CD 0
Balmaseda 2

Balmasedak atsedenaldiaren aurretik emandako bi kolpek erabaki zuten Txerloiako neurketa

Anaitasuna irabaztetik urrun izan zen Balmasedaren aurka. Aurrean jokoan ezer ez zuen taldea aurkitu zuten gorrixek, eta zelaian nabarmen gelditu zen hori. Lehen 45 minutuak bete aurretik egin zituen talde bizkaitarrak neurketako bi golak, eta gureei zaila egin zitzaien ondoren aldea murrizteko golaukerak sortzea. Bost jardunaldiren faltan, sei puntu goitik du mailari eusteko postua Xabier Artetxek gidatzen duen taldeak.

Irakurri gehiago

Garaipen itzela Zamudion

Zamudio 1
Anaitasuna CD 4

Anaitasuna oso eraginkorra izan zen azken metroetan, eta denboraldiko bosgarren garaipena lortu zuen Zamudion

Hirugarren Mailako taldeak balio handiko hiru puntu bereganatu zituen Zamudioko Gazituaga zelaian. Aukerei dagokionean lehen zati parekatua egin zuten Zamudiok eta gorrixek, baina gureek hartu zuten aurrea. Ez zen askorako izan, laster egin baitzuten banakoa etxekoek. Atsedenaldira bitartean apur bat sufritu egin zuten mutilek, baina aldageletatik bueltan segituan hartu zuten berriz mutilek aurrea. Gerora, azkoitiarrek izan zuten aukera bakoitzean, baloiak ate barruan amaitu zuen. Gol sorta ederra, eta hiru puntu handi gureentzat.

Irakurri gehiago

Esku hutsik arerio zuzen baten aurrean

Anaitasuna CD 0
Amurrio 1

Anaitasunak porrot mingarria jaso du sailkapenean zuzena zen Amurrioren aurka, eta Mikel Arzalluzek zelaia utzi zuen belaunean min hartuta

Gorrixek ez zuten lortu joan den zapatuan Amurrioren aurka punturik. Sodupen hasitako bolada onari jarraipena ematera zelairatu ziren mutilak arabarren aurka, baina atsedenaldira iritsi aurretik penalti bidez gola eginda, garaipenaren gola lortu zuen Amurriok. Bigarren zatiko aukerarik onenak gure mutilenak izan baldin baziren ere, beste behin zortea ez zuten lagun izan. Egoera zailduz doa, Amurriok bederatzi puntura ihes egin baitu.

Irakurri gehiago