Berdinketa denboraldi-aurreko azken neurketan

Anaitasuna CD 1
Zarautz 1

Ander Arabaolazak egin du denboraldi-aurreko gol bakarra. Gorrixek aurretik jarri baldin baziren ere, Zarautz arriskutsu hurbildu zen bigarren zatian, eta berdinketa lortzeko gai izan ziren

Lehen zatian aukera garbiak izan zituen Anaitasunak aurrea hartzeko, baina zutoinarekin eta langarekin egin zuen topo. Zarautzek arrisku handiarekin zapaldu zuen gureen area, baina ez zuten aterako jaurtiketarik egin. Bigarren zatiak lehen zatiak baino erritmo handiago izan zuen, eta 63. minutuan lortu zuten gola gureek. Zarautzek, baina, aukera garbiak izan zituen berdinketa lortzeko, eta 83. minutuan lortu zuten merezitako saria.

Irakurri gehiago

Beasain txapeldun XXI. Andra Mari Sarian

Anaitasuna CD 0
Beasain K.E. 2

Gure mutilek neurketa kaskarra burutu zuten Beasainen aurka, eta laugarrenez jarraian golik egin gabe amaitu zuten lagunartekoa

Azken lagunartekoetan golik lortu ez arren, sentsazioak onak ziren, baina Beasainen aurka ez zen horrela izan. Anaitasunak denboraldi-aurreko neurketa kaskarrena jokatu zuen, eta ezina nabaritu zen beasaindarren aurrean. Baloiarekin min gutxi egin zion arerioari, eta baloirik ez zuenean ere asko sufritu zuen fresko ikusi zen Beasainen aurka.

Irakurri gehiago

Txukun Cultural Durangoren aurka

Cultural Durango 1
Anaitasuna CD 0

Atzokoan ere itxura ona erakutsi zuen taldeak, eta aukera sorta ederra izan zuen Tabira zelaian denboraldi-aurreko lehen garaipena lortzeko

Anaitasunak proba ona egin zuen atzo ere, eta aurpegia eman zuen Cultural Durango taldearen aurka. Aukera asko izan zituzten Igor Quindosen mutilek lehen zatian, baina asko barkatu ondoren, bigarren zatiko 30. minutuan lagunartekoa irabazteko gola egin zuten bizkaitarrek. Joko ona erakutsi zuen baloiarekin taldeak, eta oldarkor agertu zen baloirik gabeko jokoan.

Irakurri gehiago

Proba serioa Vitoriaren aurka

Anaitasuna CD 0
C.D. Vitoria 2

Anaitasunak neurketa serioa burutu du Bigarren B Mailako C. D. Vitoriaren aurka, eta itxura ona eman du zaleen aurrean

Gorrixek lehen orduerdian maila handia erakutsi dute, eta Vitoria estuasunetan jartzeko moduan izan badira ere, zelai erdian galdutako baloi batetik egin dute lehen gola bisitariek. Bigarren zatian, goitik behera menderatu du neurketa Vitoriak, baina ondo ordenatu den Anaitasunak zail jarri dizkio gauzak. Gureek beren atean egindako gol bati esker egin dute kanpokoek huts eta bikoa.

Irakurri gehiago

Lehen proban, porrota (2-0)

Real Sociedad C 2
Anaitasuna CD 0

Beroak eta nekeak markatutako partida izan da gaur Zubietan jokatutakoa, eta mutilek ezin izan dute gehiago landutako Real Sociedad C taldearen aurka

Reala gehiago izan da gaur goizean Zubietan jokatutako lagunartekoan, eta lehen zatian lortu dituzten bi golek erabaki dute gorrixek jokatu duten lehen lagunartekoa. Bigarren zatian hobeto moldatu dira defentsan gureak lehen zatian baino, eta gutxiago sufritu dute.

Irakurri gehiago