Erreakziorik ez

Anaitasuna CD 0
Sestao River 1

Neurketa ona burutu zuen taldeak Sestao Riverren aurka, baina seigarrenez jarraian saririk gabe gelditu ziren

Azken asteetako gidoia izan zuen bizkaitarren aurkako neurketak ere. Anaitasunak aurkariak baino joko hobea egin arren, hori nahikoa ez dela agerian gelditu zen beste behin. Aukerak sortzea ikaragarri ari zaie kostatzen gorrixei, eta jada ligako gol gutxien egiten dituen taldea bihurtu da. Markel Eskurtzak bere atean egindako gola berdintzeko zorian izan ziren mutilak; azken hatsean, Arruti atezainak bere oinetan izan zuen banakoa.

Irakurri gehiago

Ezinean jarraitzen du taldeak

Balmaseda 2
Anaitasuna CD 1

Bi zatien hasieran egindako golei erantzunik ezin izan zion eman Anaitasunak, eta bosgarren porrota jaso du jarraian

Anaitasunak ezin izan zuen Balmasedatik ezer ekarri. Zati bakoitzaren hasieran egindako gol goiztiarrak iraulezinak bihurtu ziren jokamolde berriarekin aritu zen taldearentzat. Aukera gutxiko neurketa izan zen, baina borroka eta lehia askokoa. Azken minutuetan puntua urratzen saiatu ziren gureak, baina ez zuten golaukera egiteko zirrikiturik aurkitu. Bosgarren porrota jaso du jarraian taldeak. 

Irakurri gehiago

Dinamika txarrari aurre egin ezinik

Anaitasuna CD 1
Zamudio 3

Zamudiok Anaitasunak egindako gol goiztiarra irauli zuen bi kolpe emanda, eta hiru puntuak eraman zituen Txerloiatik

Anaitasuna zurrunbilo beltzean murgildu da. Laugarren aldiz jarraian, esku hutsik amaitu zuen neurketa, eta aurkaria baino futbol hobea egin arren, aurkariei min egiteko gaitasunik gabe jarraitzen du. Zamudiok minutu erabakiorretan egindako bi golek min egin zieten jokalariei, eta inpotentzia puntuarekin amaitu zuten bizkaitarren aurkako partida.

Irakurri gehiago

Hirugarren porrota jarraian

Amurrio 1
Anaitasuna CD 0

Aukera gutxiko neurketa izan da gaurkoa ere, baina gureak ez dira gai izan bigarren zati txukun batean berdinketaren gola lortzeko

Indarrak parean zituztela hasi dute neurketa Amurriok eta Anaitasunak, jokoan zeuden puntuak oso garrantzitsuak baitziren jaitsiera postuetatik aldentzeko. Bi taldeek baloiaren jabetza banatu dute, eta horrela, geldikako jokaldiek garrantzia berezia hartu dute. Horietako batean lortu dute zehazki etxekoek hiru puntuak eman dizkien gola. Bigarren zatian Anaitasuna partidaren bila joan da, baina berdinketa lortzeko beharrezkoa zuten golaukera apurretan ez dute asmatu.

Irakurri gehiago

Esku hutsik lehen aldiz etxean

Anaitasuna CD 0
Sodupe 1

Bisitariek baino joko hobea eginagatik, gorrixek ezin izan zuten garaitu Txerloiatik lehen hiru puntuak eraman dituen taldea

Lehen zatia hotza izan zen Txerloian, aukera gutxikoa. Sodupe apenas iritsi zen Arruti atezaina estuasunetan jartzera, baina 22. minutuan lortutako gola nahikoa izan zen hiru puntuak eskuratzeko. Bigarren erdian Anaitasuna gogotik saiatu zen, aukera ugari egin zuten gureek, baina ezinekoa egin zitzaien ezer lortzea. Etxeko lehen porrota jaso dute gureek, beraz.

Irakurri gehiago