Borrokan barneratzeko indarra

Anaitasuna CD 1
Aurrera Vitoria 0

Gorrixek garaipen handia eskuratu zuten joan den zapatuan Aurrera Vitoriaren aurka, eta jaitsiera postuetatik irteteko borrokan sartu da bete betean

Gorrixek hiru puntu handi eskuratu zituzten zapatuan Gasteizko Aurrera Vitoria taldearen aurka. Ez zen partida disdiratsua izan, baina jokoa baino gehiago behar zituen taldeak hiru puntuak, eta hori lortzeko moduan izan zen sailkapeneko azkenaren aurka. Kanpoko taldea gogotsu zelairatu zen, baina gureek neurria ondo hartu zieten arabarrei. Atsedenaldira aurretik iritsi ziren mutilak, eta bigarren zatian sufritzea egokitu baizitzaien ere, garaipenak ez zien ihes egin.

Irakurri gehiago

Putzutik irten ezinda

Bermeo 2
Anaitasuna CD 1

Bermeon jasotako porrotaren ostean, aurkari zuzen batek zortzi puntura ihes egin dio taldeari

Anaitasunak eta Bermeok neurketa parekatua jokatu zuten goitik beheraino ureztatuta eta lokaztuta zegoen Itsas-gane zelaian. Bi taldeek ezin izan zuten beraiek nahi zuten jokoa egin, eta ondorioz, espazioetara baloi asko luze jo behar izan zituzten bi taldeek. 15. minutuan egin zuten bat eta hutsekoa etxekoek. Anaitasunarena izan zen jokoaren ekimena hasieratik, eta Iriartek banakoa gertu izan bazuen ere, Bermeok kontraerasoan Anaitasunari min egin zion. Bigarren zatiaren hasieran gorrixek lo eta etxekoak indartsu zelairatu ziren. Bi eta hutsekoa egin zuten bizkaitarrek, baina gehiago egiteko abaguneak ere izan zituzten. Amaierarako ordu laurdenaren faltan, Iriarteren gol dotore batek Anaitasunari bizia eman zion, baina ezin izan zuen etxeko taldea estutu.

Irakurri gehiago

Lanean jarraitzera behartzen duen berdinketa

Anaitasuna CD 1
Real Sociedad C 1

Anaitasunak eta Realak neurketa irekia jokatu zuten Txerloian, eta garaipena alde batera edo bestera erortzeko aukerak izan ziren

Anaitasunak bosgarren puntua batu zuen jarraian atzo, zapatua, Real Sociedad taldearen aurka. Joan-etorri askoko neurketa izan zen, bereziki bigarren zatian, eta bi taldeentzako aukerak izan ziren. Anaitasunak goizo hartu zuen aurrea markagailuan, baina Realak, jokamoldea aldatuta, min egin zien bigarren zatian gorrixei. Puntua banatu baldin bazuten ere, talde batek zein besteak izan zituen garaipena lortzeko abaguneak.

Irakurri gehiago

Sentsazio onak berriz ere

Santutxu 0
Anaitasuna CD 0

Jarraian lortzen duten laugarren puntua batu zuten gorrixek Santutxuko Mallona zelaian

Mutilak garaipen gosez dira, nabari zaie. Santutxuren aurka ere, neurketak eskatzen zuen bezala, gogor sartu ziren partidara bi zatietan, eta jokoaren ekimena ematea egokitu zitzaien. Aurrean baloi luzeen bitartez, kontraerasoan eta jokaldi puntualetan min egin zuen etxeko taldea izan zuten. Bigarren zatian izan ziren neurketa abagunerik onenak, nola ate batean hala bestean, baina talde biek puntu batekin konformatu behar izan zuten.

Irakurri gehiago

Puntua bide berri bati ekiteko

Anaitasuna CD 1
Deportivo Alaves B 1

Anaitasunak eta Alavesek puntua banatu dute Xabier Artetxeren estreinako neurketan

Xabier Artetxe estreinakoz eseri zen atzo Txerloiako aulkian entrenatzaile bezala, eta lehen puntua eskuratu zuen bere taldeak Alaves gogor baten aurka. Lehen zatian gol aukerarik ez zen izan Txerloian, baina bigarren zatian denetarik ikusi zen berdegunean. Markel Eskurtzaren burukadak aurretik jarri zuen Anaitasuna, baina minutu gutxian markagailua iraultzetik gertu izan zen talde arabarra. Azken minutuetan, zaleen bultzadarekin, garaipena eskuratzear izan ziren gorrixek.

Irakurri gehiago