Mailari eusteko borrokak bizirik dirau

Sodupe 0
Anaitasuna CD 1

Julen Iriartek neurketa amaitu baino zazpi minutu lehenago egindako golak, garaipena eman dio Anaitasunari Sodupeko Hurtado de Saratxo zelaian

Anaitasunak merezitako garaipena lortu du Sodupen. Lehen zatia estua eta borrokatua izan bada ere, bigarren zatian neurketa erabat ireki da, eta Anaitasunak ondo baliatu ditu bere armak hamaika bider Soduperen area zapaldu eta arriskua sortzeko. Aukera ugari izan dituzte gorrixek, eta 83. minutuan merezitako gola lortu du Julen Iriartek Anaitasunarentzat. Hurtado de Saratxo zelaian lortutako garaipenari esker, Anaitasunak 26 puntu ditu, eta mailari eusteko borrokan bete-betean sartu da.

Irakurri gehiago

Puntu banaketa derbian

Anaitasuna CD 0
Lagun Onak 0

Bi taldeek izan zituzten markagailuan aurrea hartzeko aukerak, baina Anaitasunak eta Lagun Onakek puntu bana banatu zuten partida estu batean

Ez Anaitasunak eta ez Lagun Onakek ez zuten lortu aurkariaren atea zulatzerik, eta ondorioz gorrixek eta azpeitiarrek ez zuten lortu asetzerik euren jarraitzaileek sortutako itxaropena. Lagun Onakek agindu zuen lehen minutuetan, baina Anaitasunak aurkariari neurria hartu bezain pronto orekatu zuen partida. Bigarren zatian gure mutilak indartsu zelairatu ziren, eta Lagun Onak bere zelaian estu eta larri izan bazen ere, azpeitiarrek partida parekatu egin zuten neurketaren amaiera aldera.

Irakurri gehiago

Suspertzeko betarik ez Portugaleten

Portugalete 3
Anaitasuna CD 1

Anaitasunak ezin izan ditu Portugaletek lehen zatian lortutako bi golak irauli, eta porrota jaso du La Florida zelaian

Anaitasuna ez da gai izan Portugaleteko La Florida zelaitik punturik ekartzeko. Goizo jarri zaie gorrixei partida maldan gora, hirugarren minutuan lehen gola, eta ordu laurdena bete denean bigarrena jasota. Halere, gure mutilek gorputzaldi ona erakutsi dute markagailua aurka izan arren, eta Markelek bi eta batekoaren gola egitea lortu du. Atsedenalditik bueltan taldea sendo zelairatu den arren, penalti bidez etxekoek lortu duten hiru eta batekoarekin amaitu zaie gureei partida.

Irakurri gehiago

Kolpe latza azken hatsean

Anaitasuna CD 2
Beasain 2

Gure mutilek bi goleko abantaila izan zuten 83. minutura arte, baina azken minutuetan beasaindarrek puntua batzeko bi gol egin zituzten

Anaitasunak esku-eskura izan zuen garaipena, baina ez zuen lortu. Beasainek azken segundoan egindako gol batek Txerloia izoztuta utzi zuen. Gureek goizo hartu zuten aurrea, neurketa ordubetera iritsi zenean handitu egin zuen abantaila, baina azken minutuetan ez zuen neurketa ixten jakin, eta puntu banaketa behartu zuten beasaindarrek.

Irakurri gehiago

Jipoi handiegia Basaurin

Basconia 3
Anaitasuna CD 0

Lehen zatian partidan sartzeko aukerak izan dituzte gorrixek, baina bigarren zatian goitik behera nagusitu da etxeko taldea

Anaitasunak merezitakoa baino belarrondoko handiagoa jaso du Basauriko Artunduaga zelaian. Laster hartu dute aurrea etxekoek eguneko protagonistaren bitartez. Amorrortu jokalariak hiru gol egin dizkie gaurkoan gure mutilei. Lehen zatian berdinketa lortzeko abaguneak egin dituzte gureek, eta etxekoek ere izan dituzte abantaila handitzeko aukerak. Hiru puntuak bigarren zatian sartutako bi golen bitartez ziurtatu ditu talde bizkaitarrak.

Irakurri gehiago