Xabier Artetxek gizonezkoen lehen taldea gidatzen jarraituko du

C.D. Anaitasuna eta Xabier Artetxe akordio batera iritsi dira kontratua 2019ko uztailera arte luzatzeko. Artetxek gizonezkoen lehen taldea zuzenduko du 2018-2019 denboraldian.

Artetxeren kontratua denboraldi amaieran bukatzen zen, baina entrenatzaileak gizonezkoen lehen taldea gidatzen jarraitzeko erakutsi duen borondatearen ondorioz, eta klubak horrela erabakita, gizonezkoen lehen taldeko entrenatzailea izango da aurrerantzean ere azkoitiarra. Kontratu berritzea dela-eta, irribarretsu agertu dira Pedro Urdapilleta presidentea eta Xabier Artetxe entrenatzailea Txerloiako harmailan.

Hirugarren Mailako 21. jardunaldian hartu zuen entrenatzaile kargua Artetxek, Txerloian, Alaves B taldearen aurka jokatutako partidan. Harrezkero, eta denboraldia amaitu bitartean, 23 puntu batu ditu taldeak Artetxerekin; sei garaipen, bost berdinketa eta zazpi porrot guztira.