Anoetako nesken euskal derbian Anaitasunaren ordezkaritza

Joan den igande arratsaldean Iberdrola Ligako Real Sociedad-Athletic Club eusakl derbia jokatu zen Anoetan, eta partida hasi aurretik Anaitasunako alebin neskek esperientzia ahaztezina bizitzeko aukera izan zuten. Derbia hasi aurretik jokalari txuri-urdinak eta zuri-gorriak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. Anaitasunako bederatzi neska Atheltic Club taldeko neskekin eskua emanda zelairatu ziren Anoetara, eta ondoren argazkia ere atera zuten. Anoetako berdegunean izan ziren, besteak beste, Realarekin hitzarmena duten Gipuzkoako beste futbol taldeetako ordezkariak ere.

Irakurri gehiago